
1999tik ari gara higiezinen kudeaketan lanean, eta ziur gaude gustora sentiaraziko zaituen erosketa bat burutzeko beharrezko urrats guztietan lagundu ahal izango zaitugula.
Baserri polita da, metraje handikoa, eta laborantzarako lur bikainak ditu baserriaren inguruan.
Anoeta udalerrikoa da, eta Anoetatik Villabonara doan bide zaharraren inguruan dago. Ibilgailuentzako sarbidea oso ona da, bide osoa asfaltatuta baitago. Hirigunetik kanpo dago, baina aldi berean gertu.
Baserria familia bakarrekoa da, baina Anoetako Udalak 3 etxebizitza egiteko aukera emango luke, arkitekto baten proiektua aurkeztu ondoren.
Baserriak 473m2-ko azalera du eta 3 solairu ditu. Gainera, ekialdetik, 80m2-ko bi solairuko borda bat du atxikita.
Baserria lursail ezberdinez inguratuta dago. Lursail horiek baserriarenak dira, batzuk baserri ondoan eta besteak inguruetan eta horien artean 80.000m2 daude.
Gaur egun, baserria egoera onean dago kanpotik, eta barrutik 4 logelako pisu bat dauka eraberrituta. Baserriaren gainerakoa egin beharko litzateke, bizitzeko egokia izan dadin.
Compare listings
Compare